NORTZUK GARA

Zure Osasunaren Zerbitzura

Asunción Klinika Tolosan kokaturiko espezialitate-anitzeko klinika da. 120 oheko edukiera du, teknologia berriena, zerbitzu kartera osoa, eta talde mediko bikaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuari esker, Asunción Klinikak Tolosaldea eskualdeko ospitale gisa funtzionatzen du, 31 herritan banaturiko 60.000 lagun baino gehiagori osasun arreta eskainiz.

Asunción Klinika Gipuzkoan diharduen konplexu asistentziala da, espezialitate anitzeko klinika bat eta probintziako zenbait herritan kokaturiko  anbulategiak dituena.

Asunción Klinikan 350 lagun baino gehiagoko taldea dugu sendagile espezialista, bestelako mediku, erizain, klinikako laguntzaile, osasun tekniko eta zerbitzu orokorretako langileak barne hartzen dituelarik, eta Tolosaldea eskualdean langile gehien dituen enpresa da.  

 

Gure prozedura guztiek kalitateko estandar exijenteenak betetzen dituzte, eta hala erakusten dute lortu ditugun kalitate ziurtagiri guztiek. ISO 9001, aldian-aldian berritzen duguna; SEP (Osasungintza Pribatu Bikaina); eta Confianza, zeinak pazientearen segurtasuna zaintzeko egiten dugun saiakera bermatzen duen. Halaber, 2012tik EKOSCAN ziurtagiria dugu, enpresa ekoefiziente gisa kreditatzen gaituena.

Asunción Klinika

Talde bikaineko maila handiko ospitale txiki bat Gipuzkoako bihotzean

Anbulategiak

Goierritik Bidasoaraino, gure zerbitzuak gerturatzen dizkizugu

1.

1967tik Tolosaldeari zerbitzua eskaintzen

2.

63.000 lagunetik gorako eskualdeari estaldura ematen diogu

3.

Ospitale bat, lau anbulategi eta bi sukurtsal Donostian .

4.

Historia Klinikoen kudeaketarako berrikuntzaren sortzaileak 

5.

120 oheko edukiera eta teknologiarik berriena

6.

300 profesionaletik gora Gipuzkoako osasunaren zaintzan

7.

Ospitale handi bateko espezialitate guztiak

Harremanetarako

Image by Kylie Paz

SAN SEBASTIÁN

Arrasate Mediku Zentroa

943 46 35 44

Arrasate 53, 20007

slider-tinglado-tolosa-2.jpg

TOLOSA

Asunción Klinika

943 69 70 00

Izaskungo Ald., 20400

Panorámica_de_Tolosa.jpg

TOLOSA

Belate Mediku Zentroa

943 69 88 08

Rondilla 56 kalea, 20400

Andoain_landscape.jpg

ANDOAIN

Andoain Mediku Zentroa

943 30 59 99

Aita Larramendi 16, 20140

ordizipano3-Copy.jpg

ORDIZIA

Ordizia Mediku Zentroa

943 16 40 48

Goierri kalea, 20240

Lege oharra | Datuen babesa | Cookien politika | Irisgarritasuna

© 2021 Asunción Klinika - Eskubide guztiak erreserbatuta

logos-certificados.png