• Asunción Klinika

Gure hitzaldiak kalera itzuli dira: gozatu Osasuna kalean Tingladon (Tolosa)

Actualizado: jun 29

Uda honetan, berriz ere gozatu ahal izango duzu gure osasun-dibulgazioko kanalaz. Horren bidez, pazientea eta herritarrak ahaldundu nahi ditugu osasuna zaintzeari dagokionez, kontzientziazio- eta ezagutza-hitzaldi eta -kanpainen bidez. Egoera epidemiologikoa zela eta, asistentzia presentzialaren eredua onlinera aldatu ondoren, uztailean eta irailean egingo diren hitzaldien agenda berri batekin itzuliko da Osasuna Kalean Tolosako Tingladora.


Koronabirusaren pandemiak pertsonen egunerokotasuna erabat aldatu zuen eta birusaren hedapen azkarrak segurtasun neurri zorrotzak hartzera behartu gintuen, berrogeialdia kasu. Asunción Klinikatik Osasuna Kalean agenda programatua geldiarazi behar izan genuen, baina online asistentzia eredura aldatu genuen Osasuna Etxean sortuz, erabiltzaileak eta pazienteak informatzen eta entretenitzen jarraitzeko helburuarekin.


Sartu nahi duten pertsonek maskara eraman beharko dute nahitaez

Uztailean eta irailean Tolosako Tingladon izango gara berriz ere, bertara sartzeko eta haietaz gozatzeko gomendio eta segurtasun neurri guztiekin. Sartu nahi duten pertsonek maskara eraman beharko dute nahitaez; esku-higienea sartu aurretik nahitaezkoa izango da eta bertaratzen diren guztiei tenperatura hartuko zaie; publikoaren 50 eserlekuak desinfektatu egingo dira eta elkarren artean neurtuta egongo dira, haien arteko segurtasun-distantzia mantentzeko. Garrantzitsua da gogoratzea, behin hitzaldiaren barruan, ezin izango ditugula eserlekuak aldatu, eta hori izango dela sartzen garenetik irteten garen arte gure eserlekua.

Hitzaldi guztiak 18:00tan hasiko dira Tingladon (Tolosa)


Minarentzako eta nutrizio onaren garrantziarentzako prebentzioak

Hainbat gaik beteko dute Tinglado hilabete hauetan. Uztailaren 9an, Francisco Fasano Asuncion Klinikako Neurokirurgia-zerbitzuari atxikitako medikuak, gerrialdeko eta lepoko minak izango ditu hizpide. Biztanleen % 80k noizbait pairatuko dituzten gaitz kronikoak dira, nahiz eta kasu gehienetan gertaera horiek unean uneko min deserosoa baino ez izan; beste batzuetan, berriz, gaitz kroniko bihur daitezke, bizi-kalitateari izugarri eragiten diotenak.


Uztailaren 23an, Lucas Gómez neurologoaren txanda izango da, eta dementzien tratamenduari buruzko gomendioak eta berrikuntzak azalduko dizkie herritarrei; izan ere, gaur egun sendabiderik ez badago ere, tratamendu eta ebakuntza batzuek horiek jasaten dituzten pertsonen eta haien zaintzaileen bizitza hobetu dezakete.


Irailaren 3an Ariane Nuñez gure diestista-nutrizionistak, eta elikaduraren inguruko mitoei buruz hitz egingo du, dietetikari eta nutrizioari buruzko zalantzak eta bitxikeriak argituz. Hala ere, Jesus Valero erreumatologoak itxiko du Osasuna Kalean taldearen udako agenda berria Tingladon Irailak 24n, dietak osteoporosian duen garrantziari buruz hitz eginez; izan ere, egiaztatuta dago elikadura eta osteoporosia funtsezkoak direla, bai gure hezurretan dituen ondorioak gutxitzeko, bai haustura-arriskua murrizteko, bizi-kalitatean kalte handia egin baitezakete.



2020. urte honetan, orain arte, Osasuna Kalean agendaren barruan, Jhonatan Wong hematologoaren hitzaldia baino ezin izan genuen egin Topic zentroan, urtarrilaren 23an, "Anemias Carenciales" gaiari buruz. Hala ere, ondoren zuzeneko online emanaldiak egin ahal izan genituen gure sare sozialen bidez, Ariane Nuñez nutrizionistaren eskutik, erosketa oldarkorren eta elikadura osasungarriaren kontrolari buruz; Luis Sollet kardiologoak eman zituen gomendioekin; Jeny Rodriguez eta Xabi Gonzalez prestatzaile fisikoak etxetik aplikatzeko ariketa eta errutina sinple eta praktikoekin; berrogeialdia euskaraz girotzeko hainbat esteka eta gomendioz gozatu ahal izan genuen Koldo Urrestarazu klinikako Euskara Batzordeko koordinatzailearen eskutik; eta Montserrat Corchete psikologoak kontatu zigun nola aurre egin egoera berri honi. Gainera, duela aste batzuk, Osasuna Etxean taldearen azken hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izan genuen gure sare sozialen bidez, Giacomo de Benedetti doktorearen eskutik.




©2019 by Asunción Klinika