GURE ZENTROAK
Gipuzkoaren Zerbitzura
Asunción Klinikan Gipuzkoan barrena hedatutako sare indartsu bat dugu, ospitale bat, hiru anbulategi eta Arrasate Osasun Zentroko (Donostia) espezialitate anitzeko kontsulta bat biltzen dituelarik.
ASUNCIÓN KLINIKA
Ospitalea
Asunción Klinika Tolosan kokaturiko espezialitate-anitzeko klinika da. 120 oheko edukiera du, teknologia berriena, zerbitzu kartera osoa, eta talde mediko bikaina.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuari esker, Asunción Klinikak Tolosaldea eskualdeko ospitale gisa funtzionatzen du, 31 herritan banaturiko 63.000 laguni baino gehiagori osasun arreta eskainiz.
BELATE OSASUN ZENTROA
Anbulategia
Tolosako erdigunean kokatua, Belate Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, 14 kontsulta gela, osaketa gela bat, erradiodiagnostikorako eta ekografia ginekologikorako 3 eta 4D teknologia ditu.
Belate Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatazen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, eta baita paziente pribatuak nahiz mutua eta aseguru etxeetako bezeroak ere.
ANDOAIN OSASUN ZENTROA
Anbulategia
Andoaingo erdigunean kokatua, Andoain Osasun Zentroa Asunción Grupo barnean dagoen anbulatorioa da. Erreabilitazio gimnasioa, zenbait kontsulta gela, sendaketako bat, eta erradiodiagnostikorako eta 3 eta 4 D ekografia ginekologikorako teknologia ditu.
Belate Osasun Zentroak Osakidetzako pazienteak artatazen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, eta baita paziente pribatuak nahiz mutua eta aseguru etxeetako bezeroak ere.
ORDIZIA OSASUN ZENTROA
Anbulategia
Ordiziako erdigunean kokatua, Ordizia Osasun Zentroak erreabilitazio gimnasio bat, zenbait kontsulta gela, sendaketa gela bat, eta erradiodiagnostikorako eta 3 eta 4 D ekografia ginekologikorako teknologia ditu.
Ordizia Osasun Zentroak paziente pribatuei, mutualitateei eta aseguru etxeei eskaintzen die arreta.
ARRASATE OSASUN ZENTROA
Kontsulta
Familia Medikuntzako, Kirurgia Orokorreko eta Traumatologiako kontsulta bana dugu Donostiako erdigunean kokaturiko Arrasate Osasun Zentroan. Analitikak jasotzeko gune gisa ere funtzionatzen du.
Ordutegiak:
-
Kirurgia Orokorra: Salud Gardcía doktorea - Bi astean behin, asteazkenak 12:00etatik 13:00etara
-
Traumatologia: Alejandro Re Dk. / Elías Javier Dk. / Manuel Garrido Dk. - Astelehenak 8:30-10:30
-
Medikuntza Orokorra: Lucía Nieto Dk. - Astelehenetik Ostiralera 8:30-9:30 eta 16:30-17:30
Helbidea: Arrasate, 53, 20005, Donostia.