INGURUGIROAREKIKO KONPROMISOA

Gure prozedurak ekoefizienteak izan daitezen eta ingurugiroari ahalik eta inpakturik murritzena eragin diezaion lan egiten dugu, etorkizun labur batean Klinika autojasangarri bat izateko helburuarekin. 

EKOSCAN ZIURTAGIRIA

Alor horretan egindako lana Eusko Jaurlaritzak ingurugiroaren hobekuntza eta indarrean dauden ingurugiro legeekin bat egiten duten enpresei emandako Ekoscan ziurtagiriaren bidez bermatua dugu. 2012an eskuratu genuen ziurtagiri hori.  

PAPERIK GABEKO OSPITALEA

2003an Paperik Gabeko Ospitalea proiektua jarri zen martxan, eta horrek paperezko historia kliniko guztiak formatu digitalera igarotzea ekarri zuen. Gaur-gaurkoz, arretako informazio guztia digitalki ematen duen Estatuko ospitale bakarrenetakoa gara, eta gure zentro guztietan paperaren erabilera murrizten ari gara. 

BIOMASA GALDARA

2015. urtean CO2 isurketak murriztea lortu genuen, eta horretarako, biomasaren instalazio bat eraiki genuen. 500 kilowatteko galdara da, eta horrek bermatzen digu ACSren (Osasun Ataleko Sanitarioa) hornidura, eta, gainera, gasolioaren kontsumoa hutsean murriztea ahalbidetu digu. Biomasa-galdara instalatu aurretik, gure kontsumoa 120.000 litrokoa zen urtean. Orain, 200 tona pellet kontsumitzen ari gara.

OSPITALE AUTOJASANGARRIAREN PROIEKTUA

Epe luzera begira gure helburua instalazio erabat autojasangarriak izatea da ikuspuntu energetikotik, emisiorik ez izatea dugularik gure helburua. Horretarako plan estrategiko berri bat abiatzen ari gara, ingurugiro arlotik, eta pauso bat eman eta EMASen gisako exijentzia handiagoko ziurtagiri bat eskuratu nahi dugu.

Gainera, eraginkortasun energetikoari begira egiten ari gara ospitalearen berritzea. Argiztapeb edo leiho berritzeak hala ari dira egiten, eta bizpahiru urtean horren emaitzak ikusiko ditugu. Sukaldean produkzio sistema guztia aldatu dugu eta olioen erabilera %80 murriztu dugu. Gainera, instalazio berriak modernoak dira eta parametro horiek aurrez ezarriak dakartzate.. 

Harremanetarako

Image by Kylie Paz

SAN SEBASTIÁN

Arrasate Mediku Zentroa

943 46 35 44

Arrasate 53, 20007

slider-tinglado-tolosa-2.jpg

TOLOSA

Asunción Klinika

943 69 70 00

Izaskungo Ald., 20400

Panorámica_de_Tolosa.jpg

TOLOSA

Belate Mediku Zentroa

943 69 88 08

Rondilla 56 kalea, 20400

Andoain_landscape.jpg

ANDOAIN

Andoain Mediku Zentroa

943 30 59 99

Aita Larramendi 16, 20140

ordizipano3-Copy.jpg

ORDIZIA

Ordizia Mediku Zentroa

943 16 40 48

Goierri kalea, 20240

Lege oharra | Datuen babesa | Cookien politika | Irisgarritasuna

© 2021 Asunción Klinika - Eskubide guztiak erreserbatuta

logos-certificados.png